27 Hona hemen Terahen ondorengoak:Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.Haran Loten aita izan zen.
28 Haran bere sorterrian, kaldearren Ur hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela.
29 Abramek eta Nahorrek emazteak hartu zituzten: Abramenak Sarai zuen izena eta Nahorrenak Milka, Haranen alaba eta Jiskaren ahizpa.
30 Sarai agorra zen, eta ez zuen seme-alabarik.
31 Hartu zituen Terahek bere seme Abram, bere biloba Lot, Haranen semea, eta bere erraina Sarai, Abramen emaztea, eta kaldearren Ur hiria utzi zuen Kanaan lurraldera joateko. Haranera iritsi zirenean, bertan kokatu ziren.
32 Terah Haranen hil zen berrehun eta bost urte zituela.