9 Horregatik, Babel —hau da, «Nahasketa»—, eman zioten izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera.
10 Hona hemen Semen ondorengoak. Ehun urte zituela, uholdetik bi urtera, Semek Arpakxad izan zuen.
11 Beste bostehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
12 Hogeita bost urte zituela, Arpakxadek Xelah izan zuen.
13 Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
14 Hogeita hamar urte zituela, Xelahek Eber izan zuen.
15 Ondoren, laurehun eta hiru urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.