4 Abiatu zen, beraz, Abram, Jaunak agindu bezala. Hirurogeita hamabost urte zituen Harandik atera zenean.
5 Berekin hartu zituen bere emazte Sarai, iloba Lot, Haranen lortutako ondasunak eta erositako esklaboak. Hala, Kanaan aldera jo zuten.Kanaanera iritsi zirenean,
6 Abramek lurraldea igaro zuen Sikem deritzan lekuraino, Moreko arteraino. Kanaandarrak ziren garai hartan bertako bizilagun.
7 Jauna agertu zitzaion Abrami eta esan zion: «Hau da zure ondorengoei emango diedan lurraldea».Eta aldarea eraiki zion bertan Abramek agertu zitzaion Jaunari.
8 Handik, mendi aldera jo zuen, Betel-en ekialdera. Han kokatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela. Beste aldare bat eraiki eta Jauna gurtu zuen.
9 Ondoren, geldialdiak eginez, Negev aldera jo zuen.
10 Gosetea izan zen lurralde hartan. Hain larria zenez, Egiptora joan zen Abram, atzerritar gisa bizitzera.