2 Errege hauek gudu egin zieten Sodomako Bera, Gomorrako Birxa, Admako Xinab, Tzeboimgo Xemeber erregeei eta Belako, hau da, Tzoarko, erregeari.
3 Azken hauek Sidim haranean bildu ziren, gaur egun Itsaso Hila dagoen lekuan.
4 Kedorlaomerren mende hamabi urtez egon ondoren, hamahirugarrenean haren kontra matxinatu ziren.
5 Hamalaugarrenean, Kedorlaomerrek, lagun zituen erregeekin joan eta refatarrak garaitu zituen Axterot-Karnaimen, zuzitarrak Hamen, emitarrak Xabe-Kiriataimen
6 eta hortarrak Seir mendialdean, El-Paran basamortutik hurbil.
7 Handik itzultzean, En-Mixpatera, hots, Kadexera, etorri eta amalektarrak xehatu zituzten beren lurralde guztian, baita Jatzetzon-Tamarren bizi ziren amortarrak ere.
8 Irten ziren, orduan, Sodoma, Gomorra, Adma, Tzeboim eta Bela edo Tzoarko erregeak, eta eraso egin zieten Sidimgo haranean