5 Hamalaugarrenean, Kedorlaomerrek, lagun zituen erregeekin joan eta refatarrak garaitu zituen Axterot-Karnaimen, zuzitarrak Hamen, emitarrak Xabe-Kiriataimen
6 eta hortarrak Seir mendialdean, El-Paran basamortutik hurbil.
7 Handik itzultzean, En-Mixpatera, hots, Kadexera, etorri eta amalektarrak xehatu zituzten beren lurralde guztian, baita Jatzetzon-Tamarren bizi ziren amortarrak ere.
8 Irten ziren, orduan, Sodoma, Gomorra, Adma, Tzeboim eta Bela edo Tzoarko erregeak, eta eraso egin zieten Sidimgo haranean
9 Elamgo Kedorlaomer, Goimgo Tidal, Xinearko Amrafel eta Elasarko Ariok erregeei; bost errege lauren aurka.
10 Sidimgo harana galipot-putzuz josia zegoen, eta, ihesi zihoazela, hauetara erori ziren Sodoma eta Gomorrako erregeak; gainerakoek mendialdera egin zuten ihes.
11 Garaileek, Sodoma eta Gomorrako ondasun eta jaki oroz jabeturik, alde egin zuten.