1 Abramek laurogeita hemeretzi urte zituela, berriro agertu zitzaion Jauna eta esan zion: «Ni Jainko Ahaltsua naiz. Bizi nire zerbitzuan, eta joka zuzen.
2 Ituna egingo dut zurekin: zure ondorengoak arras ugalduko ditut».
3 Ahuspez erori zen Abram, eta Jainkoa mintzatzen jarraitu zitzaion:
4 «Hona egiten dizudan agintzaria:herri askoren sorburu izango zara.
5 Aurrerantzean, ez duzuAbram izango izen, Abraham baizik,herri askoren sorburuegingo baitzaitut.
6 Ugalduko ditut zure ondorengoak,nazioen sorburu egingo zaituteta erregeak aterako dirazuregandik.
7 Belaunez belaun eutsiko diotzurekin eta zure ondorengoekinegin dudan itunari,betiko balio izango du;zure eta zure ondorengoen Jainkoaizango naiz.