16 Honen bidez semea emango dizut. Bedeinkatuko dut, nazio askoren sorburu egingo eta harengandik erregeak aterako dira».
17 Orduan, Abrahamek, ahuspezturik, irri egin zuen. Pentsatu zuen bere baitan: «Ehun urteko gizakumeari sortu al lekioke semerik? Edota, izan ote dezake semerik Sarak bere laurogeita hamarrekin?»
18 Horregatik ziotson Abrahamek Jainkoari:—Ai, Ismaeli bederen bizirik eutsiko bazenio!
19 —Ez! —erantzun zion Jainkoak—. Zeure emazte Sarak sortuko dizu semea, eta Isaak jarriko diozu izen. Ituna egingo dut harekin eta haren ondorengoekin betiko.
20 Aditu dizut Ismaeli buruz esan duzuna ere. Bedeinkatu egingo dut: ondorengo ugari izango ditu, hamabi printze sortuko ditu eta herri handi baten sorburu egingo dut.
21 Baina nire ituna burutu, Isaakekin burutuko dut, Sarak urtebete barru sasoi honetan sortuko dizun semearekin.
22 Abrahamekin mintzatu ondoren, alde egin zuen Jainkoak.