7 Belaunez belaun eutsiko diotzurekin eta zure ondorengoekinegin dudan itunari,betiko balio izango du;zure eta zure ondorengoen Jainkoaizango naiz.
8 Zuri eta zure ondorengoeibetiereko jabegotzat emango dizuetKanaan lurraldea,gaur egun etorkin gisabizi zareneko lurraldea;zure ondorengoen Jainkoaizango naiz».
9 Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Abrahami: «Gorde nirekiko ituna zeuk eta zure ondorengoek belaunez belaun.
10 Hau da zuk eta zure ondorengoek nirekiko duzuen konpromisoa: zuetako gizaseme oro erdaintzea.
11 Zeuen zakil-muturra erdainduko duzue: horixe izango duzue nire eta zuen arteko itunaren ezaugarria.
12 Zuetako gizaseme oro, jaio eta zortzi egunera, erdaindu egingo duzue belaunez belaun; baita esklaboa ere, zuregandik sortua izan ez arren, etxean jaioa nahiz atzerrian erosia izan.
13 Salbuespenik gabe erdainduko dituzue esklaboak, etxean jaioa ala diruz erosia izan. Honela, nire ituna zuen gorputzean geldituko da seinalatua betiko.