16 Ondoren, gizon haiek Sodomarantz abiatu ziren. Abrahamek lagundu egin zien apur batez, agurtu aurretik.
17 Honela ziharduen Jaunak berekiko: «Egingo dudanaren berri eman gabe utzi behar ote dut Abraham?
18 Izan ere, berau izango da herri handi eta ahaltsu baten buru eta herri guztientzat bedeinkazio-iturri.
19 Berau hautatu dut bere seme-alaba eta etxekoei Jaunaren arabera bizitzen irakasteko, on eta zuzen dena eginez. Eta nik, Jaunak, bete egingo dut Abrahami aginduriko guztia».
20 Esan zion, beraz, Jaunak Abrahami: «Izugarria da Sodoma eta Gomorraren aurkako salakuntza. Larriegia da hiri horien bekatua.
21 Salakuntza hori egiaztatzera joan behar dut, eta egiazkoa den ala ez ikusi».
22 Gizasemeek Sodomarantz jo zuten.Abraham, berriz, Jaunaren aurrean zutik gelditu zen.