22 Gizasemeek Sodomarantz jo zuten.Abraham, berriz, Jaunaren aurrean zutik gelditu zen.
23 Hurbildurik, esan zion:—Egiaz, errugabea galdu behar ote duzu errudunarekin batera?
24 Beharbada, berrogeita hamar errugabe izango dira herri horretan. Horiek ere hilarazi behar ote dituzu? Ez ote zenioke barkatuko hiri osoari berrogeita hamar errugabeongatik?
25 Utikan zuregandik errugabea errudunarekin batera hilaraztea! Nola jokatuko duzu, bada, berdin batarekin zein bestearekin? Munduaren epaileak ez ote du zuzenbiderik egingo?
26 Jaunak erantzun:—Baldin berrogeita hamar errugabe aurkitzen baditut, haiengatik hiri osoari barkatuko diot.
27 Abrahamek esan zion:—Hara, hauts eta errauts besterik ez naizen arren, ene jaun horri mintzatzera ausartzen naiz.
28 Gerta daiteke berrogeita hamarrera iristeko bost falta izatea. Hiri osoa suntsituko ote duzu bost horiengatik?—Ez —erantzun zion Jaunak—, ez dut suntsituko, berrogeita bost errugabe aurkitzen baditut.