3 eta esan zien:—Ene Jauna, begiko banauzu, ez alde egin, arren.
4 Berehala ekarriko dizuet ura, oinak garbitzeko. Hartzazue atseden bitartean, zuhaitzaren itzalpean.
5 Jateko zerbait ekarriko dizuet indarberri zaitezten. Gero, bideari jarraituko diozue. Zerbaitegatik igaro zarete zeuen zerbitzari honen ondotik.—Ongi da —erantzun zioten—; egizu esan bezala.
6 Abraham korrika sartu zen oihal-etxolara, Sararengana, eta esan zion:—Bizkor, egizu orea irinik onenaz hirurentzat eta presta itzazu opil batzuk.
7 Abraham bera bizi-bizi joan zen ukuilura, eta, zekor guri eta gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion; honek berehala atondu zuen.
8 Hartu zituen gatzatua, esnea eta atonduriko okela, eta bisitariei eraman zizkien. Haiek jaten zuten bitartean, zutik egon zen bera ondoan, zuhaizpean.
9 Bukatzean, esan zioten:—Non da Sara zure emaztea?—Oihal-etxolan —erantzun zuen Abrahamek.