30 Abrahamek esan zion:—Ez zaitez haserre, ene Jauna, oraindik ere mintzatzen banatzaizu. Badaiteke hogeita hamar besterik ez izatea.—Ez dut suntsituko hogeita hamar aurkitzen baditut —erantzun zion Jaunak.
31 Abrahamek, berriro ere:—Badakit ausartegia naizela, baina badaiteke hogei besterik ez izatea.—Ez dut suntsituko hogei horiengatik —erantzun zion Jaunak.
32 Eta Abrahamek, oraindik:—Ez haserre, Jauna, beste behin mintzatzen banatzaizu. Badaiteke hamar besterik ez izatea.Jaunak erantzun zion:—Ez dut suntsituko hamar horiengatik.
33 Abrahamekin mintzatzen amaitu ondoren, alde egin zuen Jaunak. Eta Abraham bere oihal-etxolara itzuli zen.