21 —Ea, bada —erantzun zion—, emango dizut hori ere. Ez dut suntsituko aipatu didazun herrixka.
22 Zoaz bizkor, ez baitezaket ezer egin zu hara iritsi arte.Honengatik, herri hari Tzoar —hau da, «Txiki»— deritza.
23 Eguzkia ateratzen ari zuen Lot Tzoarrera iritsi zenean.
24 Orduan, Jaunak sufre eta suzko euria bota zuen zerutik Sodoma eta Gomorraren gainera.
25 Jaunak erraustu egin zituen hiriak eta bertako bizilagunak, lautada osoa eta lurralde hartako landaretza.
26 Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu zen.
27 Abraham, goizean goiz jaikirik, Jaunarekin egondako lekura joan zen.