9 —Alde hortik! —erantzun zioten—. Hara, gure artean atzerritar izan eta zer egin behar dugun erakutsi nahi ziguk! Horiei baino tratu txarragoa emango diagu heuri.Loten aurka oldartu ziren eta ateraino hurbildu, behera botatzeko asmoz.
10 Orduan, bisitariek heldu eta etxe barrura erakarri zuten Lot, eta atea itxi.
11 Etxe atarian zeudenak, zahar nahiz gazte, itsuturik utzi zituzten. Alferrik jardun zuten ate bila.
12 Gizaseme haiek esan zioten Loti: «Nor duzu besterik hemen? Atera hiri honetatik zeure alabak, suhigaiak eta bertan daukazun guztia,
13 erraustu egin behar dugu eta. Handiak dira, izan ere, bertako bizilagunen aurka Jaunak jaso dituen salaketak, eta hiria erraustera bidali gaitu».
14 Lotek suhigaien bila joan eta esan zien: «Ea, atera zaitezte hemendik, Jaunak erraustu egin behar baitu hiria». Baina haiek txantxetan ari zitzaiela pentsatu zuten.
15 Eguna argitzear zegoelarik, bisitariek presa eman zioten Loti, esanez: «Bizkor! Zoaz hemendik emazte eta alaba biekin; bestela, hiri honi ezarritako zigor berean hilko zara!»