12 Urre ona hangoa; badira han erretxina eta harribitxiak ere.
13 Bigarrenari Gihon zeritzan; honek Etiopiako lurralde guztia inguratzen du.
14 Hirugarrenari Tigris, Axurko ekialdetik doana. Laugarrenari Eufrates.
15 Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan.
16 Eta agindu zion: «Baratzeko zuhaitz guztietatik jan dezakezu;
17 baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara».
18 Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».