14 Hirugarrenari Tigris, Axurko ekialdetik doana. Laugarrenari Eufrates.
15 Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan.
16 Eta agindu zion: «Baratzeko zuhaitz guztietatik jan dezakezu;
17 baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara».
18 Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».
19 Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen.
20 Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu.