1 Agindu bezala, Jauna aldeko agertu zitzaion Sarari eta esana bete zion.
2 Abraham zaharra izan arren, Sara haurdun gertatu zen, eta semea eman zion, Jainkoak iragarritako garaian.
3 Abrahamek, Isaak ezarri zion izena Sararengandik izandako semeari.
4 Zortzi egun iragan ondoren, erdaindu egin zuen, Jainkoak agindu bezala.
5 Abrahamek ehun urte zituen Isaak jaio zitzaionean.
6 Sarak esan zuen: «Irri egiteko bide eman dit Jainkoak, eta honen berri jakingo duten guztiek irri egingo dute nirekin batera».
7 Eta esan zuen gainera: «Nork esango ziokeen Abrahami, Sarak haurrak izango zituela? Hala ere, bere zahartzaroan, semea eman diot».