20-21 Jainkoa lagun izan zuen mutikoak; hau handituz joan zen eta Parango eremuan bizi izan zen. Arkulari trebe bihurtu zen. Amak emakume egiptoar bat eman zion emaztetzat.
22 Aldi hartan, Abimelek erregeak, Pikol gudalburua berekin zuela, Abrahamengana joan eta esan zion:—Jainkoa duzu lagun egiten duzun orotan.
23 Jainkoarengatik, beraz, egizu zin, ez duzula maltzurki jokatuko nirekin, ez neure seme-alabekin, ez hauen ondorengoekin. Ni leial izan nauzunez, emadazu hitza zeu ere hala izango zarela nirekin eta orain atzerritar gisa bizi zareneko herri honekin.
24 Abrahamek erantzun:—Zin dagit!
25 Baina Abrahamek errieta egin zion Abimeleki, honen morroiek bortxaz hartu zuten ur-putzua zela eta.
26 Abimelekek erantzun zuen:—Ez dakit nork egin duen horrelakorik. Zuk ez didazu ezer aipatu, eta nik ez dut gaurdaino deus ere entzun.
27 Orduan, Abrahamek ardiak eta behiak eman zizkion Abimeleki. Honela burutu zuten bien arteko hitzarmena.