30 Abrahamek erantzun:—Nire eskutik hartu behar dituzu zazpi arkume hauek. Ezaugarri hau dela bide, denek jakingo dute ur-putzu hau nik zulatu dudala.
31 Horregatik, toki hari Beer-Xeba deritzo —hau da, «Zin-Putzu»—, bertan biek zin egin zutelako.
32 Beer-Xeban hitzarmena burutu ondoren, Abimelek eta Pikol gudalburua filistearren lurraldera itzuli ziren.
33 Abrahamek, bere aldetik, tamarindo bat aldatu zuen Beer-Xeban, eta Jauna, betiereko Jainkoa, gurtu zuen.
34 Luzaro bizi izan zen Abraham, atzerritar gisa, filistearren lurraldean.