4 Zortzi egun iragan ondoren, erdaindu egin zuen, Jainkoak agindu bezala.
5 Abrahamek ehun urte zituen Isaak jaio zitzaionean.
6 Sarak esan zuen: «Irri egiteko bide eman dit Jainkoak, eta honen berri jakingo duten guztiek irri egingo dute nirekin batera».
7 Eta esan zuen gainera: «Nork esango ziokeen Abrahami, Sarak haurrak izango zituela? Hala ere, bere zahartzaroan, semea eman diot».
8 Isaak handitzen ari zen. Bularra kendu zioten egunean, Abrahamek otordu bikaina antolatu zuen.
9 Ohartu zen Sara, Agar egiptoarragandik Abrahamek izandako semea bere seme Isaakekin ari zela jostatzen.
10 Eta honela esan zion Abrahami: «Bidal itzazu etxetik mirabea eta beronen semea. Honek ez baitu oinordeko izan behar nire seme Isaakekin batera!»