1 Sara ehun eta hogeita zazpi urtez bizi izan zen.
2 Kiriat-Arban hil zen, Hebronen alegia, Kanaan lurraldean. Abrahamek dolu egin zuen haren heriotzagatik.
3 Gero, Sararen gorpua zetzan lekua utzirik, hititengana joan eta esan zien:
4 —Atzerritarra nauzue ni zeuen artean. Sal iezadazue lursail bat nire emaztea ehorzteko.
5 Hititek erantzun zioten:
6 —Entzun, jauna. Jainkoak buruzagi egin zaitu gure artean. Ehortzi, beraz, zeure emaztea gure hilobirik bikainenean. Gutariko inork ez dizu galaraziko bere hilobian ehorztea.
7 Jaiki zen Abraham eta, lurraldeko jendearen aurrean ahuspezturik,