10 Efron bera eseria zegoen beste hitita guztien artean, hiri-sarrerako plazan. Denen aurrean erantzun zion:
11 —Ez, arren, ene jauna. Hara, doan ematen dizut harpea eta soro guztia ene hirikideen aurrean. Ehortzi bertan zeure emaztea.
12 Abrahamek, ordea, hititen aurrean ahuspeztu
13 eta hauek lekuko harturik, esan zion Efroni:—Entzun iezadazu, arren. Ordaindu egin nahi dizut soroa. Hartzazu dirua eta orduan ehortziko dut neure emaztea.
14 Efronek erantzun:
15 —Hara, jauna: lursailak zilarrezko laurehun txanpon balio ditu. Diru horregatik ez gara eztabaidan hasiko. Ehortzi bertan zeure emaztea.
16 Bat etorri zen Abraham Efronekin, eta zilarrezko laurehun txanpon ordaindu zizkion, merkatariek erabili ohi duten dirutan.