17 Honela, Makpelan dagoen Efronen lursaila, Mambretik ekialdera, bere harpe, zuhaitz eta guzti,
18 Abrahamenak izan ziren aurrerantzean. Honen lekuko gertatu ziren hititak eta hiri-sarrerako plazatik igarotzen ari ziren guztiak.
19 Kanaan lurraldean, Mambre eta Hebronen aurrez aurre dagoen Makpelako soro ondoko harpean ehortzi zuen Abrahamek bere emazte Sara.
20 Honela, soroaren eta harpearen jabetza hititen eskuetatik Abrahamengana aldatu zen, hilobi izateko.