5 Hititek erantzun zioten:
6 —Entzun, jauna. Jainkoak buruzagi egin zaitu gure artean. Ehortzi, beraz, zeure emaztea gure hilobirik bikainenean. Gutariko inork ez dizu galaraziko bere hilobian ehorztea.
7 Jaiki zen Abraham eta, lurraldeko jendearen aurrean ahuspezturik,
8 esan zuen:—Baldin eta nire emaztea hemen ehorzteko baimena ematen badidazue, egidazue mesede hau: eskaiozue nire izenean Efroni, Tzoharren semeari,
9 saltzeko niri bere soroaren ondoan dagoen Makpelako harpea. Eman diezadala balio duen diruaren truke, zuen lurraldean hilobiaren jabetza ukan dezadan.
10 Efron bera eseria zegoen beste hitita guztien artean, hiri-sarrerako plazan. Denen aurrean erantzun zion:
11 —Ez, arren, ene jauna. Hara, doan ematen dizut harpea eta soro guztia ene hirikideen aurrean. Ehortzi bertan zeure emaztea.