22 Gamelu guztiak ase zirenean, hartu zituen morroiak sei gramoko urrezko eraztuna eta ehun gramo baino gehiago zuten urrezko bi eskumuturreko,
23 eta galdegin zion:— Adizu! Noren alaba zara? Ba ote da zure aitaren etxean tokirik guretzat, gaua igarotzeko?
24 Rebekak erantzun zion:— Betuelen alaba naiz, Milkak Nahorri eman zion semearena.
25 Gainera, esan zion:—Bada gure etxean lasto eta belar ugari, eta baita gaua igarotzeko tokia ere.
26 Orduan, morroiak, ahuspezturik, Jauna gurtu zuen,
27 esanez: «Bedeinkatua Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, onbera eta leiala izan baita ene nagusiarekin. Jaunak neure nagusiaren ahaideen etxerako bidean jarri nau».
28 Neskatxa lasterka joan zen etxera gertatu zitzaionaren berri amari ematera.