35 Jaunak oparo bedeinkatu du nire nagusia eta aberats egin: ardi eta behiak, zilar eta urrea, morroi eta mirabeak, gamelu eta astoak eman dizkio.
36 Sarak, nire nagusiaren emazteak, nire nagusiari seme bat sortu dio bere zahartzaroan, eta honek semeari utzi dizkio bere ondasun guztiak.
37 Neure nagusiak zin eragin zidan, esanez: «Ez duzu nire semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik.
38 Aitzitik, nire aitaren etxera, nire ahaideengana joango zara nire semearentzat emaztea hartzera».
39 Orduan, nagusiari esan nion: «Beharbada, neskak ez du nirekin etorri nahi izango».
40 Hark erantzun zidan: «Ni Jaunaren zerbitzuan bizi izan naiz beti eta hark bere aingerua bidaliko du zurekin; zure bidaiaren helburua lorraraziko dizu, eta nire semearentzat emaztea hartuko duzu nire ahaideen artetik, nire aitaren etxetik.
41 Nire ahaideengana joan ondoren, zin-hitzetik aske geldituko zara. Emaztea eman nahi ez badizute ere, zin-hitzetik aske geldituko zara».