56 Morroiak esan zien:—Ez nazazue atzerarazi, Jaunak nire bidaiari bukaera ona eman dionez gero. Uztazue neure nagusiagana itzultzen.
57 Orduan, esan zioten:—Deitu eta galde diezaiogun neskatxari berari.
58 Deitu eta galdegin zioten Rebekari:—Joan nahi al duzu berehala gizon honekin?—Bai! —erantzun zuen.
59 Orduan, amore eman zuten, beren arreba Rebeka eta honen inudea Abrahamen morroiarekin eta bidelagunekin joan zitezen,
60 eta Rebekari, bedeinkatuz, esan zioten:«Izan dezazulaondorengo ugari, arreba!Menpera ditzatelazure ondorengoeketsaien hiriak!»
61 Jaiki ziren Rebeka eta honen mirabeak, gameluetara igo eta Abrahamen morroiarekin abiatu ziren denak.
62 Isaak Lahai-Roiko ur-putzutik etorria zen, eta Negev lurraldean bizi zen.