7 Zeruko Jainko Jaunak nire aitaren etxetik eta nire ahaideetatik hartu ninduen eta zin eginez agindu zidan: «Lurralde hau zure ondorengoei emango diet». Hain zuzen, berak bidaliko dizu aingerua aurretik, handik nire semearentzat emaztea hartu ahal izan dezazun.
8 Eta emakumeak zurekin etorri nahi ez badu, egin didazun zin-hitzetik aske geldituko zara. Dena den, ez eraman hara nire semea.
9 Morroiak, orduan, bere nagusi Abrahamen izterpean eskua ezarri eta zin egin zion.
10 Bere nagusiaren hamar gamelu eta gauzarik hoberenak harturik, Mesopotamia aldera abiatu zen morroia, Nahor bizi zen hirira.
11 Bertara iristeko zegoela, gameluak ur-putzu baten ondoan etzanarazi zituen. Arratsaldea zen, emakumeak ur bila joan ohi ziren sasoia.
12 Bere baitan otoitzari eman zion, honela: «Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, arren, aurki dezadala gaur bila nabilena; ager ezazu nire nagusi Abrahami diozun onginahia.
13 Ni ur-putzu honen ondoan geldituko naiz. Hiriko neskatxak ura ateratzera datozenean,