1 Zahartu zen Isaak, eta ezer ez ikusteraino ahuldu zitzaion ikusmena.Egun batean, Esau bere seme nagusiari deitu zion:—Seme!Esauk erantzun:—Hemen nauzu!
2 Isaakek jarraitu zuen:—Zahartu naiz eta une batetik bestera hil naiteke.
3 Har itzazu ehizarako iskiluak, uztaia eta geziak, zoaz oihanera eta harrapa ezazu piztiaren bat.
4 Ondoren, atondu iezadazu atsegin dudan erako jaki goxoa eta ekarri, jan dezadan. Gero, neure bedeinkazioa emango dizut, hil baino lehen.
5 Rebekak aditu zuen Isaakek bere seme Esauri esandakoa. Esau aitari eskaintzeko ehizaki bila oihanera joan orduko,
6 Rebekak bere seme Jakobi esan zion:—Begira, zure aitari entzun diot Esauri esaten: