14 Joan zen, bada, agindutakoa hartzera, eta amarengana itzuli zen. Honek jaki goxoa prestatu zuen, aitak atsegin zuen bezalakoa.
15 Rebekak, berehala, bere seme nagusi Esauren arropak, etxean zeuzkan arroparik dotoreenak, hartu eta Jakob bere seme gazteenari jantzarazi zizkion.
16 Ahuntz-ileaz estali zizkion eskuak eta lepo leuna.
17 Eta prestaturiko okela eta ogia bere seme Jakoben eskuetan jarri zituen.
18 Sartu zen Jakob aitarengana eta esan zion:—Aita!—Bai, seme —erantzun zion hark—. Baina nor zara zu?
19 Jakobek aitari:—Esau zure seme nagusia. Bete dut eskatu didazuna. Jaiki, mesedez, eseri eta jan nik ehizatua, bedeinka nazazun.
20 Isaakek erantzun zion:—Bai azkar aurkitu duzula, seme!Jakobek esan zuen:—Jaunak, zure Jainkoak, eman dit hartarako egokiera.