24 Isaakek galdegin zion:—Egiaz nire seme Esau al zara?—Bai, Esau naiz —erantzun zion Jakobek.
25 Gero, Isaakek:—Emadazu jaten ehizakia, seme, eta bedeinkatu egingo zaitut.Jakobek eman eta hark jan egin zuen. Ekarri zion ardoa eta hark edan.
26 Orduan, esan zion aitak:—Zatoz hurbilago eta besarka nazazu, seme.
27 Hurbildu eta besarkatu egin zuen. Isaakek, haren arropak usaindu zituenean, bedeinkatu egin zuen, esanez:«Nire semearen usaina,Jaunak bedeinkaturikozelaiaren usaina.
28 Jainkoak eman diezazkizulazeruko ihintzaeta lurreko guritasuna,ogi-ardotan oparotasuna.
29 Izan ditzazula herriak zerbitzari,makur daitezela nazioakzure aitzinean.Izan zaitez zeure senideen nagusi,makur daitezela zure aitzineanzure amaren semeak!Madarikatua,zu madarikatzen zaituena!Bedeinkatua,zu bedeinkatzen zaituena!»
30 Isaakek bedeinkatu eta Jakobek bere aita utzi bezain laster, Esau iritsi zen ehizatik.