27 Hurbildu eta besarkatu egin zuen. Isaakek, haren arropak usaindu zituenean, bedeinkatu egin zuen, esanez:«Nire semearen usaina,Jaunak bedeinkaturikozelaiaren usaina.
28 Jainkoak eman diezazkizulazeruko ihintzaeta lurreko guritasuna,ogi-ardotan oparotasuna.
29 Izan ditzazula herriak zerbitzari,makur daitezela nazioakzure aitzinean.Izan zaitez zeure senideen nagusi,makur daitezela zure aitzineanzure amaren semeak!Madarikatua,zu madarikatzen zaituena!Bedeinkatua,zu bedeinkatzen zaituena!»
30 Isaakek bedeinkatu eta Jakobek bere aita utzi bezain laster, Esau iritsi zen ehizatik.
31 Honek ere aitak atsegin zuen jaki goxoa prestatu, aitari eraman eta esan zion:—Jaiki zaitez, aita, eta jan zeure seme honen ehizakitik, bedeinka nazazun.
32 Aita Isaakek galdegin zion:—Nor zara zu?—Esau nauzu —erantzun zion hark—, zure seme zaharrena.
33 Zirrara ikaragarriak hartu zuen Isaak, eta esan zuen:—Nor zen, bada, ehizatik etorri eta jatekoa ekarri didana? Harenetik jan dut zu sartu baino lehen. Bedeinkatu egin dut eta betiko dago bedeinkatua.