6 Rebekak bere seme Jakobi esan zion:—Begira, zure aitari entzun diot Esauri esaten:
7 «Ekarri ehizakia eta atondu jaki goxo bat, jan dezadan. Gero, Jaunaren aurrean bedeinkatuko zaitut, hil baino lehen».
8 Orain, seme, entzun eta egizu nire agindua:
9 Zoaz abere-taldera eta ekarri bi ahuntz guri, eta jaki goxoa prestatuko diot aitari, atsegin duen bezalakoa.
10 Zeuk eramango diozu jateko; horrela, zu bedeinkatuko zaitu hil aurretik.
11 Jakobek erantzun zion bere ama Rebekari:—Baina Esau iletsua da, eta ni azal leunekoa.
12 Baliteke, ni ukitu eta iruzur egiten diodala aita ohartzea. Orduan, bedeinkazioaren ordez madarikazioa erakarriko nuke neure gain.