7 Aita-amen esanera, abiatu zen Jakob.
8 Ohartu zen, beraz, Esau, aitak ez zituela begiko Kanaango emakumeak,
9 eta Abrahamen seme Ismaelengana joan zen. Eta zituen emazteez gain, Ismaelen alaba eta Nebaioten arreba Mahalat hartu zuen emaztetzat.
10 Atera zen Jakob Beer-Xebatik Haranerantz.
11 Eguzkia sartzean, zegoen lekuan igaro zuen gaua. Harri bat burukotzat harturik, bertan etzan zen.
12 Amets hau egin zuen: eskailera bat ikusi zuen, beheko ertza lurrean eta goikoa zeruan zituena, eta Jainkoaren aingeruak zurubian gora eta behera.
13 Hortan, Jauna agertu zitzaion bere ondoan zutik, honela zioela:«Jauna naiz ni,zure arbaso Abrahameneta Isaaken Jainkoa.Etzanik zaudeneko lurrazuri eta zure ondorengoeiemango dizuet.