13 Iloba Jakoben berri entzun zuenean, berehala joan zitzaion Laban. Hertsiki besarkatu zuen eta laztandu, eta etxera eraman. Jakobek gertatu zitzaion guztia kontatu zion.
14 Labanek esan zion: «Zinez neure odol berekoa zara».Eta harekin gelditu zen Jakob hilabete osoan.
15 Labanek esan zion Jakobi: «Nire ahaidea zarela eta, hutsaren truke egin behar al duzu lan niretzat? Esadazu zer ordaindu behar dizudan».
16 Labanek bi alaba zituen: nagusienari Lea zeritzon eta gazteenari Rakel.
17 Lea begirada samurrekoa zen; Rakel atsegina eta ederra.
18 Jakob Rakelez maitemindu zen, eta esan zion Labani:—Zazpi urtez egingo dut lan zuretzat Rakel zure alaba gazteenarekin ezkontzearren.
19 Labanek erantzun:—Nahiago dut zuri eman beste inori baino; zaude nirekin.