4 Jakob honela mintzatu zitzaien artzainei:—Anaiok, nongoak zarete?—Haran herrialdekoak —erantzun zioten.
5 Hark galdetu:—Ezagutzen al duzue Laban, Nahorren semea?Haiek erantzun:—Bai, ezagutzen dugu.
6 Eta Jakobek:—Ongi al da?—Bai, ongi da —erantzun zioten—. Hor dator, hain zuzen, haren alaba Rakel, ardiekin.
7 Jakobek esan zien:—Begira, oraindik egun-argi da. Ez da abereak biltzeko garaia. Eman ardiei edaten eta eraman larrera.
8 Baina haiek erantzun zuten:—Ez dugu hori egiterik, abere-talde guztiak bildu arte; orduan mugituko dugu harria putzuko aho gainetik eta edaten emango.
9 Oraindik Jakob haiekin hizketan ari zela, Rakel iritsi zen aitaren ardiekin, artzain ibiltzen baitzen.
10 Jakobek, Rakel bere lehengusina eta Laban bere osabaren ardiak ikusi orduko, hurbildu eta putzu-ahoko harria mugiarazi zuen, eta bere osabaren ardiei edaten eman zien.