15 Elkarren etsai egingo zaituztethi eta emakumea,hire eta haren ondorengotza;honek burua zapalduko diketa hik orpotik helduko diok».
16 Emakumeari esan zion:«Haurdun gelditzean,oinazeak ugalduko dizkizuteta saminez izango dituzu haurrak;irritsak senarrarenganabultzatuko zaitu,eta hura izango duzu nagusi».
17 Eta gizonari esan zion:«Emaztearen esanari jaramon egineta galarazi nizun zuhaitzetikjan duzunez gero,madarikatua lurra zure erruz!Nekearen nekezaterako diozu janariazeure bizitzako egun guztietan.
18 Sasia eta laharra emango dizkizu,basalandarez elikatu beharko duzu.
19 Zeure bekokiko izerdizjango duzu ogia,lurrera itzuli arte,handik izan zara hartua eta:hautsa zaraeta hautsera itzuliko zara».
20 Gizonak bere emazteari Eva, hau da, «Bizi», eman zion izen, bizidun guztien ama delako.
21 Jainko Jaunak larruzko arropaz jantzi zituen gizona eta emaztea.