4 —Ez zarete inolaz ere hilko —esan zion sugeak—.
5 Ongi daki Jainkoak, hartatik jan dezazuenean, begiak zabalduko zaizkizuela, eta bera bezalako bihurtuko zaretela, dena ezagutzeko ahalmena lortuz.
6 Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zela, arbola ikusgarria eta jakituria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren fruituetariko bat eta jan egin zuen. Gero, bere senarrari eman eta honek ere jan egin zuen.
7 Orduan, begiak zabaldu zitzaizkien eta biluzik zeudela ohartu ziren. Piku-hosto batzuk josi eta estalki bana egin zuten.
8 Arratsean, gizonak eta emazteak baratzean zebilen Jainko Jaunaren oin-hotsa entzun zuten eta harengandik gorde egin ziren zuhaitz artean.
9 Baina Jainko Jaunak dei egin zion gizonari:—Non zara?
10 Gizonak erantzun:—Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde egin naiz, biluzik nagoelako.