1 Rakel, Jakobi semerik ezin ziola eman eta, ahizpaganako jeloskor jarri zen. Esan zion Jakobi:—Emazkidazu semeak edo hil egingo naiz.
2 Jakob haserretu egin zen Rakelekin eta esan zion:—Jainkoa ote naiz, bada, ni? Berak galarazi dizu sabeleko fruitua!
3 Rakelek, orduan:—Hor duzu nire neskame Bilha. Elkar zaitez berarekin eta emango dizu semerik nire ordez; honela, nik ere izango dut semerik, hura bitarteko.
4 Eta bere neskame Bilha eman zion Jakobi emazte gisa. Elkartu zitzaion Jakob,