5 eta Bilhak haurdun gelditu eta semea eman zion Jakobi.
6 Rakelek zioen: «Nire alde atera da Jainkoa, nire deia entzun eta semea eman baitit». Horregatik, Dan eman zion izen.
7 Haurdun gelditu zen berriro Bilha, Rakelen neskamea, eta beste seme bat eman zion Jakobi.
8 Rakelek esan zuen: «Nire ahizparekin gatazka gogorrean borrokatu naiz eta garaile atera». Eta Neftali eman zion izen.
9 Leak, gehiago haurrik ez zuela ikustean, bere neskame Zilpa hartu eta Jakobi eman zion emazte bezala.
10 Zilpak, Learen neskameak, semea eman zion Jakobi.
11 Leak esan zuen: «Hau zoria!» Eta Gad eman zion izen.