17 Jaiki zen, bada, Jakob eta bere seme-alabak eta emazteak gamelu gainera igoarazi zituen.
18 Eta Mesopotamian eskuratutako abere-talde eta ondasun guztiak hartu zituen, Isaak bere aitarengana, Kanaan lurraldera, itzultzeko.
19 Bien bitartean, Laban artaldeari ilea moztera joana zelarik, Rakelek bere aitaren etxe-jainkoen irudiak ostu zituen.
20 Honela engainatu zuen Jakobek Laban aramearra, ez baitzion adierazi alde egiteko asmorik.
21 Bere gauza guztiekin alde egin zuen. Jaiki, Eufrates ibaia igaro eta Galaadeko mendirantz jo zuen.
22 Hirugarren egunean eman zioten Labani Jakoben ihesaren berri.
23 Hartu zituen Labanek berekin bere ahaideak eta, zazpi egunez Jakoben atzetik ibili ondoren, Galaadeko mendian harrapatu zuen.