4 Jakobek deitu zituen Rakel eta Lea bere artaldea zeukan lekura,
5 eta esan zien:—Zuen aitaren begitartea ikusirik, ohartu naiz ez dela niretzat lehengoa bera; baina neurekin dut neure aitaren Jainkoa.
6 Badakizue ongi ahalegin guztiaz zerbitzatu dudala zuen aita.
7 Baina berak engainatu egin nau eta hamar bider, gutxienez, aldatu du nire lansaria; Jainkoak, ordea, ez dio utzi niri kalterik egiten.
8 «Pintoak izango dituzu lansari» zioenean, ardiek arkume pintoak egiten zituzten. «Marradunak izango dituzu lansari» zioenean, aldiz, ardiek arkume marradunak egiten zituzten.
9 Honela, Jainkoak artaldea zuen aitari kendu egin dio, eta niri eman.
10 Izan ere, ardiak ernaltzeko garaian hauxe ikusten nuen ametsetan: ardiak ernaltzen zituzten ahariak marradunak, pintoak eta nabarrak zirela.