22 Horregatik, oparia aurretik bidali zuen, eta bera kanpalekuan gelditu zen gau hartan.
23 Gauean, Jakobek, jaiki, bere bi emazteak, hauen bi neskameak eta hamaika semeak hartu eta Jabok errekako pasabidea igaroarazi zien.
24 Zeukan guztia ere errekaz beste aldera igaroarazi zuen.
25 Jakob bakarrik gelditu zen, eta gizon batek Jakobekin borrokan jardun zuen egunsentiraino.
26 Gizonak, garaitu ezin zuela ikusirik, borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri.
27 Gizonak esan zion:—Uztazu joaten, eguna zabaltzear baitago.Jakobek erantzun zion:—Ez dizut utziko, bedeinka nazazun arte.
28 Hark galdetu zion:—Zein da zure izena?—Jakob —erantzun zion.