9 Elkarren arteko ezkontzak direla bide, egin gaitezen elkarren ahaide.
10 Geldi zaitezte gurekin bizitzen, zeuen aukeran duzue lurralde hau: bizi bertan, egizue zeuen bizimodua, erosi etxaldeak».
11 Sikemek Dinaren aitari eta nebei esan zien: «Har nazazue onez; eskatu adina emango dizuet.
12 Nahi besteko dotea eta emaitza, eskatzen didazuena, emango dizuet; baina emadazue neskatxa emaztetzat!»
13 Jakoben semeek azpikeriaz erantzun zieten Sikemi eta honen aita Hamorri, Dina desohoratu zuelako.
14 Esan zieten: «Ez dezakegu horrelakorik egin. Geure arreba erdaingabe bati eman emaztetzat! Laidoa litzateke guretzat.
15 Gu bezalako bihurtzen bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak erdaintzen badira, alegia.