13 Eta gorantz joan zen Jainkoa, hitz egin zion tokitik.
14 Jakobek oroitarri bat eraiki zuen Jainkoa mintzatu zitzaion tokian. Haren gainean olioa isuri eta isur-oparia eskaini zion Jainkoari.
15 Jainkoa mintzatu zitzaioneko tokiari Betel —hau da, «Jainkoaren Etxe»— eman zion izen.
16 Joan ziren Beteletik eta, oraindik Efratara bidean zirelarik, Rakelek semea izan zuen. Oso erditze mingarria izan zuen.
17 Erdiminetan zegoela, emaginak esan zion: «Ez izan beldur; mutikoa duzu berriro!»
18 Hiltzear zegoen Rakel. Azken arnasa emateko zegoela, Ben-Oni —hau da, «Ene oinazetako seme»— eman zion izen; baina aitak Benjamin —hau da, «Eskuineko seme»— eman zion izen.
19 Hil zen Rakel, eta Efratara, hots, Belenera, bidean ehortzi zuten.