1 Hauek dira Esauren, hots, Edomen ondorengoak.
2 Esauk emakume kanaandarrak hartu zituen emaztetzat: Ada, Elon hititaren alaba, Oholibama, Tzibon amortarraren seme zen Anaren alaba,
3 eta Basmat, Ismaelen alaba, Nebaioten arreba.
4 Adak Elifaz sortu zion Esauri, Basmatek Reuel,
5 eta Oholibamak, Jeux, Jalam eta Korah. Horiek dira Kanaanen Esauri sortu zitzaizkion semeak.
6 Bere emazte, seme-alaba eta etxeko denak, eta Kanaanen eskuratu zituen ondasun eta abere guztiak harturik, beste lurralde batera joan zen Esau, Jakob bere anaiarengandik aldenduz.
7 Izan ere, ondasun gehiegi zuten elkarrekin bizi ahal izateko, eta atzerritar gisa bizi ziren lurralde hartan ez zuten larrerik aski beren abereentzat.