10 Hona Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea.
11 Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan ziren.
12 Bazuen Elifazek ohaide bat ere, Timna izenekoa. Honek Amalek sortu zion. Hauek izan ziren Esauren emazte Adaren ondorengoak.
13 Esauren seme Reuelen semeak, berriz, hauek izan ziren: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. Hauek izan ziren Esauren emazte Basmaten ondorengoak.
14 Eta beste hauek izan ziren Tzibonen seme zen Anaren alaba Oholibamak Esau bere senarrari sortu zizkion semeak: Jeux, Jalam eta Korah.
15 Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak: Esauren lehen-seme Elifazen jatorritik Teman, Omar, Tzefo, Kenaz,
16 Gatam eta Amalek. Horiek dira Elifazengandik sorturiko Edomgo leinuburuak, Adaren ondorengoak.