14 Eta beste hauek izan ziren Tzibonen seme zen Anaren alaba Oholibamak Esau bere senarrari sortu zizkion semeak: Jeux, Jalam eta Korah.
15 Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak: Esauren lehen-seme Elifazen jatorritik Teman, Omar, Tzefo, Kenaz,
16 Gatam eta Amalek. Horiek dira Elifazengandik sorturiko Edomgo leinuburuak, Adaren ondorengoak.
17 Esauren seme Reuelen jatorritik Nahat, Zerah, Xama eta Miza leinuburuak, Esauren emazte Basmaten ondorengoak.
18 Eta Anaren alaba Oholibama Esauren emaztearen jatorritik Jeux, Jalam eta Korah leinuburuak.
19 Horiek dira Esauren ondorengoak, Edomgo leinuburuak.
20 Hona lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,