19 Horiek dira Esauren ondorengoak, Edomgo leinuburuak.
20 Hona lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,
21 Dixon, Etzer eta Dixan. Horiek ziren Seirren ondorengoak, hortarren leinuburuak Edomen.
22 Lotanen semeak Hori eta Hemam izan ziren; Lotanen arreba Timna izan zen.
23 Xobalen semeak Alban, Manahat, Eval, Xefo eta Onam izan ziren.
24 Tzibonen semeak Aia eta Ana. Ana hau izan zen basamortuan ur beroa aurkitu zuena, bere aita Tzibonen astoak larratzen ari zela.
25 Anak seme-alabak izan zituen: Dixon eta Oholibama.