3 eta Basmat, Ismaelen alaba, Nebaioten arreba.
4 Adak Elifaz sortu zion Esauri, Basmatek Reuel,
5 eta Oholibamak, Jeux, Jalam eta Korah. Horiek dira Kanaanen Esauri sortu zitzaizkion semeak.
6 Bere emazte, seme-alaba eta etxeko denak, eta Kanaanen eskuratu zituen ondasun eta abere guztiak harturik, beste lurralde batera joan zen Esau, Jakob bere anaiarengandik aldenduz.
7 Izan ere, ondasun gehiegi zuten elkarrekin bizi ahal izateko, eta atzerritar gisa bizi ziren lurralde hartan ez zuten larrerik aski beren abereentzat.
8 Esau, bada, Edom ere zeritzana, Seir mendialdean jarri zen bizitzen.
9 Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir mendialdean.